Berea eginda, Olaizolak aise lortu du lau eta erdiko finalerdietara pasatzea. Gaur bi lehia erabakigarri jokatuko dira: Bengoetxea eta Victor batetik, eta Altuna eta Ezkurdia bestetik
Berria. Ez dago kalkulagailu beharrik. Buruz egiteko moduko eragiketak izango dira gaur lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako azken jardunaldian. Berea eginda, Olaizola II.ak ondo merezita eskuratu zuen atzo lau onenetan sartzea, 22-5 irabazi baitzion Elezkano II-ari. Multzo horretatik zein izango den bigarren pilotaria hori egiten? Garbi daude kontuak. Nor baino nor gehiago ariko dira gaur Bengoetxea VI.a eta Victor, eta biek izango dute aukera finalerdietan sartzeko.