Berria. Olaizola II.a eta Altuna III.a, larunbatean, Iruñean; eta Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea, igandean, Logroñon. Horiek dira lau eta erdiko txapelketako finalerdiak. Iazko finalerdi berberak dira, eta ordukoan Bengoetxea VI.ak (22-21) eta Altuna III.ak (22-13) egin zuten aurrera.
Urrutikoetxeak igandean jokatuko du, hatzeko minarekin eta babesa jarrita
