Lau eta erdikotik kanporatu berri dute, eta penatuta dago, baina ez dizkio buelta asko eman buruari. «Galtzaile ona naiz, eta ez da txapelketa txarra izan», onartu du. Heldu den urtean berriz ere saiatuko da, garbi du, txapela helburu jarrita.
Berria. Oinazpiko mina sendatzeko gelditu beharra daukala esan dio medikuak, eta Aimar Olaizolak (Goizueta, Nafarroa, 1979) kasu egingo dio orain, lau eta erdikoa bukatu delako. Eguneko tratamendua bukatu ondoren egin dio kasu BERRIAri.