Berria. Euskal Herriak kirol pabiloi berria izango du datorren urtean: Nafarroa Arena, Iruñean. Heldu den irailaren 17an inauguratuko dute, hura eraikitzeko obrak hasi eta bederatzi urtera, eta obra horiek amaitu eta zazpi urtera. Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteria sailburuak eman zuen horren berri atzo. «Erreferentzia izango da kirolean», azpimarratu zuen Herrerak.
Irailaren 17an inauguratuko dute Nafarroa Arena
