Lesioa du eskuin hankako kuadrizepseko zurdan, eta lau hilabete beharko ditu osatzeko; Arteagak ordezkatuko du
Berria. Olaizola II.ak joan den asteleheneko entrenamenduan hartu zuen min. Esprintak egiten ari zela, tiratu bat izan zuen eskuin hankako kuadrizepsean. Ez zirudien ezer larria, baina badaezpada azterketa medikoa egin zioten. Bada, emaitzak ezin okerragoak izan dira, uste baino lesio larriagoa baitu. Lau hilabetez egon beharko du jokatu gabe. Beraz, amaitu da harentzat Binakako Txapelketa, eta ezingo du jokatu Banakako Txapelketa, buruz burukoa apiril erdialdean hasiko baita. Udarako osatuta egotea da xedea.