Antzeko pilotak aukeratu dituzte, eta nabarmendu dute motelenak poltsan geratu direla. Biek ilusio handia dute partida jokatzeko
Jokin Altunak eta Iñaki Artolak igandean jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketako finala, Bizkaia pilotalekuan. Gaur hasi dira, ordea, finala jokatzen, goizean aukeratu baitituzte finalean erabiliko dituzten pilotak. Bakoitzak bi aukeratu ditu, eta lanak egiten lehena Altuna III.a izan da. Pilota «onak» direla adierazi du, eta hautatutakoak «gustukoak» dituela. Artolaren txanda izan da ondoren. Hura ere gustura geratu da: «Aitzakiarik ez daukat; egokiak dira».
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-eta-artola-gustura-daude-igandeko-finalerako-pilotekin_2142452_102.html.