Altuna eta Jaka, berriro finalean

Jaka, finalerako sailkatu dela ospatzen

Jakak 11-1 hartu du aurrea Ezkurdiaren aurkako finalerdian, eta egungo txapeldunak markagailua 13-16 iraultzea lortu du, baina Buruz Buruko Txapelketako irabazlea nagusi izan da hortik aurrera, eta duela hiru asteko final bera errepikatuko dute Lau eta Erdiko Txapelketan.

Berria. Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta hiru astera, Lau eta Erdikoaren finala jokatuko du Erik Jakak datorren igandean, Jokin Altunaren aurka jokatu ere, beste behin. Sasoi betean da, eta Joseba Ezkurdia garaitu zuen atzo; hark 11 partida zeramatzan galdu gabe. Partida bizia izan zen, abiadura handiz aritu zen Jaka, eta Ezkurdiak, egungo txapeldunak, ezin izan zion haren erritmoari jarraitu.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, jaka
Previous Post
Descubre la vacuna contra la incredulidad
Next Post
22-16: El momento dulce de Erik Jaka decanta la balanza