Harmailetan publikorik ez dela jokatuko dute amezketarrak eta Bizkarreta-Gerendaingoak urteko zitarik berezienetakoa izaten dena
Naiz. Ez du hiru txapelketa nagusietako finalek izaten duten sonarik, baina hiru horiek kenduta, urteko jaialdirik bereziena izaten da uztailaren 7an, eguerdiz, Labriten jokatzen den lau eta erdiko finalak. Azken urteetan izen desberdinak izan dituen arren, ordutegiak, giroak, beroak…aparteko zerbait eman izan diote zita honi, baina aurtengo Nafarroako Lau eta Erdiko finala sekula baino «kaiolagoa» izango da ateak itxita jokatzeak esentziaren parte handi bat kenduko dio eta Altuna III.ak eta Unai Lasok jokatu beharreko partidari.