Jokoan egindako 26 tanto egon dira Eibarren jokatutako neurketa ikusgarrian eta bi atzelariak ere oso fin aritu dira arlo horretan: Zabaletak bost izan ditu eginak eta Mariezkurrenak zazpi. Bi bikoteak zortzi garaipenekin berdinduta daude uneotan sailkapenaren puntan
Gara. Altuna III.ak eta Mariezkurrenak 19-22 menderatu zituzten atzo Elezkano II.a eta Zabaleta, ligaxkako lehen bi sailkatuak elkarren aurka neurtu zituen partida ikusgarrian. Eta emaitza horrekin, bi bikoteak berriz ere berdinduta geratzen dira sailkapenaren puntan, biak zortzi garaipenekin eta finalerdietara zuzenean sailkatzeko aukera askorekin.