Altuna III.a ala Dario; gaur Bilbon irabazten duena buruz buruko finalerdietan ariko da. Amezketarrak ez du inoiz huts egin ligaxkako azken partida irabazi beharrean egon denean.
Hari baten gainean dabiltza Jokin Altuna eta Dario Gomez. Batek orekari eutsiko dio. Bestea, ordea, erori egingo da. Batek buruz buruko txapelketako finalerdia jokatuko du, Unai Lasoren aurka. Besteak, berriz, lanak amaituko ditu. Gaur argituko da hori. Elkarren aurka jokatuko dute Bilbon, Bizkaia frontoian (17:15, ETB1), final-laurdenetako ligaxkako A multzoko azkeneko partidan.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-artista-da-hari-baten-gainean_2141247_102.html.