Altuna III.a eta Bikuña Binakako Txapelketatik kanpo geratu dira

Peña II.a-Albisuk 4-22 irabazi diete, eta Zornotzan jokatuko dute kanporaketa datorren ostiralean, Jaka-Imazen aurka

Binakakotik kanpo geratu dira Altuna III.a eta Bikuña. Azken-azkeneko neurketak erabaki du txapelketako ligaxkako sailkapena, Aspekoek Jon Ander Peña-Jon Ander Albisuren aurka Donostiako Atano III.ean jokatutakoak: 4-22 gailendu dira urdinak, emozio gutxi izan duen partidan. Matematikak errazak ziren: bikote irabazleak lehian jarraituko du, eta galtzaileak agur esan dio binakakoari.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-eta-bikuna-binakako-txapelketatik-kanpo-geratu-dira_2137598_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, bikuña
Previous Post
Peña II.a eta Albisu uste baino askoz errazago sailkatu dira play-offetarako (4-22)
Next Post
Darío y Gabirondo siguen adelante en el Parejas B