Altuna III.a finalera, nagusitasunez

Jokin Altuna pilotakada bat jotzen, Unai Lasoren aurkako buruz buruko finalerdietan, gaur, Atano III.a pilotalekuan

Erakustaldia eman du Aspekoak, batez ere partida hasieran, eta egurra eman dio Unai Lasori: hamabost tanto erreskadan egin ditu, eta garaipena bideratu.

Jokin Altuna nagusi izan da buruz buruko finalerdietan Unai Lasoren aurka, eta Aspekoa merezita sailkatu da finalerako: 22-9 irabazi dio Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ez du errukirik izan, eta egungo txapeldunak jipoitu egin du txapeldunordea; nahieran ibili da Altuna III.a, eta ezinean Laso.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-finalera-nagusitasunez_2141966_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Artola
Previous Post
Altuna ofrece un gran partido para alcanzar la final del Manomanista
Next Post
Un superior Jokin Altuna no da opción a Unai Laso (22-9)