Altuna III.a, txapeldun

Jokin Altunak bigarrenez lortu du lau t’erdiko txapela, Erik Jakari 22-9 irabazi ondoren. Erasokor jokatu du amezketarrak hasieratik, eta aurkaria defentsan aritzera behartu du

Berria. Hiru urteren ondoren, berriz ere lau t’erdiko txapela burura eraman du Jokin Altunak. Hasi eta buka bikain jokatuta, 22-9 irabazi dio Erik Jakari Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta kaiolako distantzia laburrean pilotaririk onena dela berretsi du. Partidaren hasieran zalantza bat edo beste izan badu ere, azkar agertu du bere jokoa amezketarrak, eta erabat nagusitu zaio Jakari. Piloten ezaugarriak ezin hobeto baliatu ditu irabazleak, eta abiadura izan du arma nagusi. Hanken eta besoen freskotasunari esker, bizi ibili du pilota etengabe, eta ez dio ezertako aukerarik eman kontrarioari. Hala, ondo merezita jantzi du txapela, eta duela hiru aste buruz buruko finala galduta hartu zuen kolpeari buelta eman dio. “Inoiz baino txapeldunago sentitzen naiz. Zulotik atera behar hori aberasgarria izan da, eta txapel honek ilusio berezia egiten dit. Erasokor jokatu dut, ausart, eta etxean pentsatuta neukan gidoia ongi atera zait”, adierazi du partida amaieran.

Guztia irakurri

Previous Post
El verdadero Elordi desarbola a Egiguren V
Next Post
9-22: Altuna vuelve a ofrecer su mejor versión y vapulea a Jaka