Berria. Jokin Altunak bihar erabakiko du, pilota aukeraketan, binakako txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida jokatuko duen ala ez. Amezketako aurrelariak kolpe handia hartu zuen belaunean iragan igandean, eta proba bat egin nahi du. Jokatuko ez balu, Jakak ordezkatuko luke Ezkurdia eta Zabaletaren aurka.