Altuna III.ak ez du bere jokoa egin

Amezketarrak galdu egin du 18-22 Elordiren aurka buruz buruko finala. Aurkaria gehiago izan da, eta atzetik joan arren partidari buelta eman dio.

Hasiera borrokatua izan da, eta ez da bietan inor nagusitu. Hiruna egin dute, eta hortik aurrera Altunak tarte bat hartu du, lau tantotakoa, partidan izan duen handiena, eta 7-3 jarri da. Elordik egin ditu huts gehiago eta pixka bat aurreratu da Altuna. Baina amezketarrak ez du bere jokoa erakutsi, ez du bere nagusitasuna kantxan jarri eta Elordik partidan jarraitu du, eta 7-6 gerturatu da mallabitarra.

+ info: https://ataria.eus/amezketa/1685904343668-altuna-iiiak-ez-du-bere-jokoa-egin.

Previous Post
Aitor Elordi democratiza el Manomanista con un campeonato de fábula
Next Post
Aitor Elordi toca el cielo y devuelve a Bizkaia la txapela más grande