Amezketan profesionalen jaialdia antolatu dute uztailaren 27rako; Irribarria eta Altuna III.a izango dira aurrelariak.
Tolosaldeko Ataria. Jokin Altunak San Fermin Txapelketan min hartu zuen. Ordutik geldirik egon da, baina kantxetara uztailaren 22an itzuliko da, igande honetan. Aspe enpresak horrela iragarri du. Uztailaren 27ra arte, Amezketan jokatuko du egun horretan, ez du ia atsedenik izango, sei egunetan lau partida jokatuko baititu amezketarrak.