Amezketarrak, oso fresko, eta Martijak, oso sendo, ez zieten aukerarik eman Jaka eta Rezustari Atanon
Gara. Binakako txapela lortzea da Jokin Altunari, bere gaztetasunean, geratzen zaion kirol erronkarik nagusienetako bat. Ia hasi zenetik enpresako aurrelari onena izanda, atzean abantaila handiak emandakoa da amezketarra eta momentuz finalera iristerik ez du izan. Aurtengoan ere urruti geratzen dira oraindik kontu horiek, are gehiago, sailkapenera begiratu eta lehen postuan beste hiru bikoterekin batera berdinduta daudela ikusita, baina atzo Donostian emandako erakustaldiaren ondoren, hautagaiak izateko argudioak bederen badituztela erakutsi zuten arazotan sartu diren Jaka-Mariezkurrena txikituta.