Amezketarra nagusitasunez gailendu zaio Zabaletari finalaurrekoan: 0-12 irabazten hasi da. Ekainaren 13an jokatuko du finala Artolaren aurka
Berria. Iñaki Artolak Jokin Altuna izango du parean Buruz Buruko txapelketa nagusiko finalean. Finalerako txartela lortu zuen atzo Altuna III.ak, eta nola gainera: egurra eman zion Zabaletari, eta neurketa hasi eta gutxira ondo bideratuta zuen garaipena. Amezketarra 0-12 irabazten hasi zen. Buruz Buruko finalean izango da bigarren aldiz jarraian.