Altuna III.ak bigarrengo Nafarroako Lau eta Erdikoa erdietsi du gaur Laso 22-20 gaindituz
ASPEpelota.eus. Jokin Altunak iragarri zuen herenegun, ¨final berezia¨ dela Nafarroako 4 ½ . Aurten zalerik gabe harmailetan, agintarien arauak jarraituz, baina ametsetako finala izan da. Altuna III.ak eraman du txapela, baina Lasok jokatu duena ere saritzekoa izan da. Ikaragarria!. Ez duzuenok ikusi, ETB Nahieran, ezinbestekotzat, derrigorrezko pilota partida galdu ezina.
Jokin Altunak 4 final jokatu ditu Nafarroako 4 ½-an jarraian -aurreko urtea ez zen jokatu pandemiagatik- eta 2019ko eta gaurko eskuratu ditu. Hona hemen, gaur ikusi eta amestu dugun datuok:
Altuna III: 22
Laso: 20
Iraupena: 68 minutu
Pelotakadak: 358
Markagailua: 1-0/1/2-1/2/2-4/4/5-4/5/6-5/6/6-8/8/13-8/13-12/14-12/14/14-15/15/17-15/17/17-19/19/21-19/21-20/22-20
Altuna III: 1 sakez; 5 dejadaz, 2 boleaz, 2 moztutakoak; 1 atzean; 2 gantxo; 3 parada; 1 pasa; 5 huts
Laso: 1 sake falta; 3 bi paretak; 2 dejadaz; 1 boleaz; 2 moztutakoak; 3 gantxo; 4 parada; 6 huts