Arbizu, atzelaria berria ASPEn

Etxarri Aranazko pilotari gazteak bi urterako konpromisoa sinatu du

Aaron Arbizuk (1998/08/04 Etxarri-Aranatz) gogotsu itxaroten ari da ASPEren koadro profesionalean izango duen debuta, hurrengo bi urteetarako akordioa lortu ondoren. Oraindik ez dakigu noiz jantziko den zuriz lehendabizikoz nafarroako atzelaria, baina martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran egitea pentsatzen ari dira.

Aaronek ez zuen kontratu berriarekiko harridura eta poza disimulatzen. “Egia esan, ez nuen espero”, aitortu du Aaronek. “Urduri eta oso pozik nago. Ezustekoa izan da ASPEren deia. Dena hain azkarra izan da, ez dit astirik eman hura bereganatzeko”, onartu du Arbizuk. Aaronen asmoak ASPEk eskaintzen duen aukera ahalik eta gehien aprobetxatzea da. “Ahal dudan guztia ikasi nahi dut, ahalik eta urrutien iristeko”, dio Arbizuk.

Aaron Arbizu (04/08/1998 Etxarri-Aranatz) Atzelaria Palmaresa:

  • 2021. Dinastía Etxabe Torneoko Txapeldun
  • 2021. GRAVNI-ko Txapeldun
  • 2022. San Anton Torneoko Txapeldun 

Etiquetas / Etiketak: Arbizu
Previous Post
José Javier Zabaleta: “Siempre soy exigente conmigo mismo”
Next Post
Astelena-ren miresmena