Bezperan Bilbon izandako sentsazio kontrajarrien biharamun emozional eta fisiko betean hartu gintuzten atzo, Eibarren, mallabitarrak eta etxarrendarrak, pixkanaka Binakako finalean egoteagatiko ilusioa Xabi Tolosak izandako ezbeharrak sortutako saminari gailentzen hasteko bidean zela. Patuari aurre egin eta txapela nahi dute, eurengatik eta kidearengatik.
«Ari gara buelta ematen, ea txapela Xabiri eskaintzeko modua dugun»
