Arrakasta duenari eutsi diote

Iazko egitura bera izango du sanferminetako feriak: uztailaren 7an hasiko da, eta 14an bukatu

Ez da aldatu behar arrakasta daukana. Eta Iruñeko sanferminetako pilota feriak sekulako arrakasta dauka, urteak joan eta urteak etorri. Aspaldiko joera bilakatu da sarrerak salgai jarri eta ziztu bizian ia guztiak amaitzea. Hori dela eta, Aspe eta Baiko enpresek ia ez dute aldaketarik egin aurtengo, eta iazkoari eutsi diote: zortzi eguneko eta bederatzi jaialdiko feria antolatu dute. San Fermin egunean hasiko da, uztailaren 7an, eta 14an bukatu. Lau eta erdiko finala, binakako torneoa eta Olioaren Desafioa jokatuko dituzte. Labriten izango dira jaialdi guztiak.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1891/024/001/2023-06-28/arrakasta-duenari-eutsi-diote.htm.

Previous Post
La pelota se consagra en la capilla de San Fermín
Next Post
“En mi situación actual no podía ir a más en la pelota”