Fernando Vidartek erretiroa hartuko du. Azken 25 urteetan Aspe Pelota Jokalarien Administratzaile Bakarra izan denak, bere seme Jorgeri eskuordetzen dio Eibarko enpresaren Gerentzia.
Jorge Vidartek bere aurrekoen lekukoa hartzen du, Enrique, Alberto eta Fernandorena, eta aitortu eta eskertu egiten die, batez ere bere aitari, esku pilotaren kudeaketan eta garapenean ehun urte baino gehiago eman izana.
Vidarte familiaren laugarren belaunaldia sendotu da euskal pilotan. XX. mendearen hasieran hasi zirenetik, Vidartetarrek lehen lerroan jarraitu dute esku pilotaren bilakaera eta ibilbide garaikidea, profesionalizazioa eta kirol konpromisoa sendotuz.
Ongi etorri Jorge!