Artola eta Mariezkurrena laugarren postuan sendotu dira, asteburuan Bengoetxeari eta Imazi irabazita
Berria. Gutxi falta da Binakako Txapelketako ligaxka azken txanpan sartzeko. Hondarreko partidak izan ohi dira emozio gehien dutenak, baina aurten arriskua dago ordurako guztia erabakita egoteko. Izan ere, asteburuko emaitzak ikusi eta gero, hautsi egin da dagoeneko sailkapena.