Bi aste izan dituzte Peio Etxeberriak eta Artolak atseden hartzeko, eta irabazten duena finalerdietara sailkatuko da. Aurkari gogorra dutela uste dute biek ala biek.
Irabazten duena, finalerdietara. Sinplea da gaur Astelenan (Eibar, Gipuzkoa) jokatuko den partidaren dinamika (18:00, ETB1). Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako B multzoko azken partida da Peio Etxeberriaren eta Iñaki Artolaren artekoa. Unai Laso hurrengo fasean da jada, bi garaipenekin —azkena ezin izan zuen jokatu, eta 22-0 galdu zuen—, eta Aitor Elordi kanpoan da. Gaur irabazten duenak, beraz, aurrera egingo du, eta Iker Larrazabal gaztea izango du aurkari.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/astelenan-erabakiko-da-nor-den-azken-sailkatua_2141595_102.html.