Atano, ireki eta itxaron

Anoetako lanek eragina izango dute pilotalekuaren kanpoaldean, eta enpresek ez dakite hurrengo hilabeteetan bertan jaialdirik egingo duten

Berria. Sei hilabetez itxita egon ondoren, Atano III.a pilotalekuak ateak irekiko ditu martxoaren 11n. Donostiako Udalak hobekuntza lan handiak egin ditu bertan, eta irailaren 4az geroztik ezin izan da jaialdirik antolatu. Olaizola II.a-Imazen eta Altuna III.a-Martijaren arteko binakako txapelketako finalerdietako ligaxkako partidarekin itzuliko da pilota hotsa. Halere, baliteke pilota enpresek hilabete batzuetan bertan antolatzen duten jaialdi handi bakarra izatea, Anoeta estadioko lanek zuzeneko telebista emanaldiak zailduko baitituzte, eta egun ez dago telebistarik gabeko jaialdi handirik.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Atano iii
Previous Post
Xabi Erostarbe, de Primera por un día
Next Post
Promoción foral