Aimar Olaizolaren albisteak sentipenez josi die burua Juan Martinez de Irujori, Abel Barriolari eta Mikel Urrutikoetxeari. Goizuetarrak 23 urtez egindako ibilbide «oparoa» goratu dute
Berria. Pilotazale askok kasu egingo zioten atzo Aimar Olaizolaren prentsa agerraldiari, baita urte askoan goizuetarrarekin batera aritu diren zenbait pilotari eta pilotari ohik ere; besteak beste, Juan Martinez de Irujok, Abel Barriolak eta Mikel Urrutikoetxeak.