Jaka-Martijak 22-8 irabazi diete Artola-Arangureni, eta kanporaketan ariko dira bihar Ezkurdia-Galarzak Olaizola-Rezustaren aurka galduz gero
Berria. Duela hilabete justu. Erik Jakak eta Julen Martijak 22-8 galdu dute Elezkano II.a-Zabaletaren kontra, Tolosan (Gipuzkoa). Zortzigarren porrota dute bederatzi partidatan. Haienak egin duela dirudi. Handia egin behar dute kanporaketarako sailkatzeko. Halere, ez dute etsitzeko asmorik. Mugarri izan daitekeen garaipen baten beharraz mintzatu dira. Hori dute itxaropen eta helduleku.