Atzean dago sekretua

Jokin Etxaniz Aspeko kirol zuzendariak bere enpresak binakakoaren finalerdietan sarturiko bi bikoteak aztertu ditu. Atzelarien jardunean jarri du arreta handiena; Rezustaren maila bikaina nabarmendu du, eta Zabaletaren gorabeherak aztertu

Berria. Astelena pilotalekuan du saioa gaur Jokin Etxanizek (Bergara, Gipuzkoa, 1970). Xaboi poto klasikoa eskuan hartuta, Jon Jaunarena eta Beñat Rezustarekin lanean dihardu katedralean. Pilotaren bila nola joan lantzen ari dira bi atzelariak. Rezustak pilotakada bikainak jo ditu eskuinez. «Ikusten? Eskuinez ere ederki ematen dio; partidetan gehiago erabili beharko luke», esan dio BERRIAko kazetariari. Teknikaria pozik dago saioarekin, eta pozik binakakoarekin. Bi bikote sartu dituzte finalerdietan —Irribarria-Rezusta eta Elezkano II.a-Zabaleta—, eta etzi elkarren aurka jokatuko dute Eibarren.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: , , ,
Previous Post
Elezkano, sí a la semifinal del Parejas
Next Post
2. Mailakoaren partidak, gaur, Beran eta Lasarten