Aurkarien aurrelaria saihestea izango dute lehentasun Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Rezustak etzi, baina laurek nabarmendu dute ausart jokatu beharko dutela erasoan
Berria. Kito. Igandeko partida erabakigarria jokatu aurreko azken betebeharra egin dute Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Rezustak. Atzo aukeratu zituzten Binakako Txapelketako finalerako sailkapena jokoan egongo den neurketarako pilotak, Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Kexarik ez zen izan, eta bi bikoteek topatu zituzten gustuko pilotak saskian.