Urrutikoetxeak eta Albisuk osatutako bikoteak Jaka eta Aranguren hartu zituzten mendean, partidako bigarren zatian gehiago asmatuz. Zazpi tanto jarraian eginda apurtu zuten partida
Bi zati zeharo ezberdin izan zituen atzo Laudion jokatu zen Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidak. Lehen zatian, Erik Jaka fresko eta fin bat nabarmendu zen, Arangurenen babes sendoarekin; bigarrenean, Urrutikoetxeak hartu zuen kontrola, eta Albisuk huts gutxiago eginda, errematatu zuten partida eta bigarren puntua batu zuten.