Aukera eta pizgarri

Aspek binakakotik kanpo utzi zuen Iker Irribarria, baina, gaur, Aitor Elordi ordezkatuko du. Ahalik eta lanik onena egin nahi du, enpresari erakusteko «prest» dagoela behar duenerako

Oso pozik nago; oparia izan da, ezusteko oparia; ez nuen espero». Barru-barrutik irten zaio aitormena Iker Irribarriari (Arama, Gipuzkoa, 1996). Izugarri gustatzen zaion zerbait gabe geratu, eta hura berreskuratzen duenaren aitormena da. Eta Irribarriari izugarri gustatzen zaio pilota, eta, batez ere, onenekin aritzea. Horregatik piztu dio berriz ilusioa Aspek hura aukeratu izana Aitor Elordi ordezkatzeko binakakoan; hark mina du ezker eskuan. Aramarrak Jose Javier Zabaletarekin jokatuko du gaur, Urdulizen (Bizkaia). Joseba Ezkurdia eta Julen Martija izango dituzte aurkari.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1885/020/001/2023-01-20/aukera-eta-pizgarri.htm.

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Previous Post
Mariezkurrena II causa baja por problemas con su derecha
Next Post
Tras el temporal, llega la tormenta