Aspaldiko garairik onenean da Victor Esteban. Bikain aritu zen udan, eta ondo hasi du ere lau t’erdikoa, atarikoa eta ligaxkako lehen partida irabazita. Gaur ezustean hartu nahi du Aimar Olaizola, eta finalerdietarako urratsa egin
Berria «Aurrerapausoa eman dut». Victor Estebanena (Ezkarai, Espainia, 1993) da aitormena. Ez da bakarrik berak bere buruan daukan sentipena, egia baizik. Azkenaldian lortu dituen emaitza onak dira hobekuntza horren adierazgarri.