Azken hiru ekitaldien egiturari eta lehiaketa sistemari eutsi diete buruz buruko txapelketan

Ostiralean hasiko da lehia, Azkoitian, eta, ekainaren 1ean jokatuko dute finala, Bilbon. Peio Etxeberria, Larrazabal eta Senar dira berritasunak azken ekitaldiarekin alderatuta

Sukaldaritza eta berrikuntza uztartzen dituzte Basque Culinary Centerren, Donostian. Hantxe aurkeztu dute gaur Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketa. Esku Pilotako Enpresen Ligak (EPEL) eskura dituen osagai onenak eraman ditu: punta-puntako pilotariak. Osagai horiek kozinatzeko orduan, ordea, sukaldaritza berritzailea beste baterako utzi du, eta betiko errezetaren alde egin du. Arrakastatsuak izan dira azken ekitaldiak jokoari eta ikusle kopuruari dagokienez, eta, arrakasta duena ez ukitzea erabaki du.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/azken-hiru-ekitaldien-egiturari-eta-lehiaketa-sistemari-eutsi-diete-buruz-burukoan_2139628_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Darío, Elordi, ezkurdia, p etxeberria, zabala
Previous Post
Zabala y Darío, en un Manomanista con duelo riojano en el horizonte
Next Post
Altuna: “Llego con hambre de competir al Manomanista”