Azken unean ihes egin dio txapelak Egigureni

22 eta 21 galdu du Julen Egigurenek Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala Iraitz Zubizarretaren kontra, Tolosako Beotibarren. “Triste nago, baina azken unera arte borrokatu dut, eta horrekin gelditzen naiz”, adierazi du neurketa amaitzean.

Julen Egiguren azpeitiarrak hirugarren aldiz jokatu du gaur Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala. Iraitz Zubizarreta Zubizarreta III.a izan du parez pare azpeitiarrak Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, zaleen berotasunik falta ez zuela. Azken unera arte tentsio handiko partida izan da; dena den, beste behin ezin izan du txapela jantzi Egigurenek, 22 eta 21 galdu baitu neurketa. “Triste nago, baina azken unera arte borrokatu dut, eta horrekin gelditzen naiz”, adierazi du neurketa amaitzean.

+ info: https://uztarria.eus/azpeitia/1699728436450-azken-unean-ihes-egin-dio-txapelak-egigureni.

Etiquetas / Etiketak: egiguren v, zubizarreta iii
Previous Post
Eskerrik asko, Iraitz eta Julen
Next Post
Peio Etxeberria: “Al que es constante al final le llegan las oportunidades, porque se las merece”