Berria. Lau eta erdikoko finalerdia du etzi Mikel Urrutikoetxeak (Zaratamo, Bizkaia, 1989), baina partidak adina arduratzen du bere ezker eskuko hatz nagiaren egoerak. Iragan ostiralean punta pitzatu zuen, eta minari nola aurre egin pentsatzen igaro du astea.