Etengabeko sarrera eskakizunek Iruñeko Labrit txiki geldituko denaren susmoak eraman gaitu frontoiez aldatzera
Abel Barriolak eta ASPEk Leitzako atzelariaren azken partida lekuz eta egunez aldatzea adostu dute. 2016ko abenduan 2an pilotariak iragarritako agurraz geroztik jaso dugun etengabeko eskakizunek Iruñeko Labrit txiki geldituko denaren susmoa dugu. Horregatik, Barriolaren azken partida maiatzaren 7an izango da Donostiako Atano III.ean. Hala ere, Labriten jokatu gabe ez da geldituko eta apirilaren 18an sona handiko partida jokatuko du Iruñean.
Bi pilota jaialdi hauetarako aurre-salmenta martxoaren 30ean hasiko da 661-259-009 telefonoan bakarrik.
Labrit, apirilak 18
Irribarria-Barriola // Altuna III- Merino II
Kantxa: 30€; Palkoa: 25€; Harmaila: 15€
Atano III.a maiatzak 7
Kantxa: 35€ eta harmaila eta errebotea: 15€
Ordura arte, Barriolak izango dituen hitzorduak hurrengoak dira:
Martxoak 26, Bizkaia Frontoia (Bilbao)
Martxoak 31, Amazabal (Leitza)
Apirilak 18, Labrit (Iruñea)
Apirilak 23, Ogeta (Gasteiz)
Apirilak 30, Astelena (Eibar)
Maiatzak 7, Atano III.a (Donostia)