«Batzuetan gorputzak ‘nahikoa da’ esaten du, geratzea behar nuen»

Kantxetatik at 46 egun eman ostean, Mungian berragertuko da gaur Jokin Altuna, Peio Etxeberriaren aurka jokatzeko sanferminetako kaiola barruan. Tarte honetan ebakuntza bat izan du ezker eskuko hatz batean, baina erabat osatuta dago

46 egun beteko dira gaur Unai Lasok Buruz Buruko finalerdian kanporatu zuenetik -sekula ez zituen horrenbeste egun eman zuriz jantzi gabe- eta Mungian egingo du berragerpena Jokin Altunak. Hatzean egin behar zioten ebakuntza bat eta, bereziki, aspalditik buruko min dezente ematen ari zitzaion eskuko mina izan dira geldialdi horren arrazoi nagusiak, baina gorputzak adina eskertu dio buruak azken hilabete eta erdiko deskonexio hori, azkeneko Buruz Burukora arte, pandemiatik jokatutako final guztiak jokatu baitzituen amezketarrak, apenas astebeteko oporraldia izanik.

Gehiago irakurri

Previous Post
Laso-Altuna, un duelo esperado
Next Post
El Masters CaixaBank coge cuerpo