Gara. Hiru material aukeraketa egin zituzten atzo Binakako Txapelketari dagokionez, Urduliz, Idiazabal eta Bilbokoak, eta begiradak batez ere oraindik finalerdietara sailkapena lortzeko borrokan sartuta dauden bikoteetan ipinita egon ziren. Batez ere Bengoetxea VI-Imaz eta Altuna III-Martijarengan, lau garaipenekin larri-larri baina bizirik jarraitzen dutelako.
Behetik goraka segi nahi dute Urduliz eta Bilbon
