Berria. Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan da Oinatz Bengoetxea, atzo Julen Retegiri 22-16 irabazi eta gero. Bengoetxea VI.ak hasieratik hartu zuen partidaren aginte makila, eta garaipena lortzeko erabakigarria izan zen errenta lortu zuen: 9-0. Bazirudien azkar erabakiko zela partida, eta Bengoetxeak aise lortuko zuela garaipena. 11 tantoko aldea izatera ailegatu zen 5-16. Satamanoarekin bikain ari zen Leitzako aurrelaria.
Bengoetxea VI.ak irabazi egin dio Retegi Bi-ri (22-16)
