Final-laurdenetako ligaxka garaipenarekin hasi du Leitzako (Nafarroa) pilotariak
Berria. Joko azkarra eta egindako tanto ugari izan dira Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxearen arteko neurketan. Elkarren aurka hasi dute final-laurdenetako ligaxka, eta lehen garaipena Leitzakoak eskuratu du, Lekunberriko pilotalekuan (Nafarroa).