Aimar Olaizolak eta Danel Elezkanok beren artekoari erreparatu diote aukeraketan, eta ez Oinatz Bengoetxeak gaur erabaki dezakeenari
Berria. Oinatz Bengoetxeak eskuineko eskuko hatz adierazlean min hartu izanak are gehiago katramilatu du lau t’erdiko final-laurdenetako A multzoa. Bertan ari diren lau pilotarietatik bakar bat ere ez dago sailkatuta finalerdietarako, eta guztiek daukate aukera oraindik.