Berriz Urruti izateko bidean

Galdu arren, Mikel Urrutikoetxeak uste baino irudi hobea eman zuen lau eta erdiko lehen partidan. Mononukleosiaren zama gainetik kendu du, baina ez udako etenaldi luzearena

Berria. Galduriko partida guztiak ez dira berdinak. Porrot guztiak dira garratzak, baina denek ez dute garraztasun bera. «Argi dago ez nagoela iaz nuen sasoian, baina ondo ikusi nuen neure burua. Freskotasuna falta izan zitzaidan, baina Bengoetxeak ere asko jokatu zuen; azken txanpan dena atera zitzaion». Mikel Urrutikoetxeak (Zaratamo, Bizkaia, 1989) iragan igandean hamalau tanto baino ez zituen egin Lekunberrin, baina bere atsekabea ez zen handia izan. «Ez dut urrun ikusten nire sasoirik onena, baina orain ahalik eta partida gehien jokatzea da nire helburua, konfiantza hartu eta gaixotasuna ahaztuz joateko».

Gehiago irakurri

Previous Post
Jaka: «Espero que solo sea una mala racha y salga la luz»
Next Post
La velocidad es la mayor inquietud de Aimar Olaizola