«Bi urterako berritzea ondo dago; lasaixeago har dezaket»

Oinatz Bengoetxeak Baikorekin duen kontratua luzatu berri du, eta pozik da. San Fermin torneoa jokatzen ari da. Lehen partida irabazi du, Imazekin, eta gaur jokatuko du bigarrena

Berria. Hasiera ona eman dio Oinatz Bengoetxeak udari (Leitza, Nafarroa, 1984). Baiko Pilota enpresarekin beste bi urterako luzatu berri du kontratua, eta sanferminetako Binanako torneoko lehenengo partida irabazi du, Ander Imazekin batera: 22-18 irabazi diete Iker Irribarriari eta Julen Martijari. Bi albiste on horiei esker, ilusioz dago aurrelari nafarra. Uda luzea du aurretik, baina indarra hartu du. Opor egun batzuk izan ditu, eta ondo baliatu ditu.
Etiquetas / Etiketak: Bengoetxea vi
Previous Post
El duro trabajo mantiene vivo el deseo
Next Post
Jokin Altuna y el navarro Ladis Galarza debutan con una gran victoria en el torneo de San Fermín