Jokoa erabakita joan da Urrutikoetxea finalera, eta baita min handia egin ere sakearekin. Baina partida erditik aurrera zehatzago aritu da Aramakoa eta horri esker eskuratu du txapela
Berria. Partida hasi aurreko apustuak nahiko parekatuak egon arren, Iker Irribarriak zen faborito ikusleen artean. Apustuak apustu, baina, Mikel Urrutikoetxea aurretik joan da lehen tantoetan, nahiz eta Irribarriak hirutan berdindu markagailuan. 4-5ekora heldu direnean aurreratu da lehen aldiz Aramakoa.