Aise irabazi dio Zabaletari, beste behin. Datorren astean Darioren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da nor sailkatuko den finalaurrekoetara
Gaurko partidarako faborito zergatik zen erakutsi du Jokin Altunak: Jose Javier Zabaletari nagusitasunez irabazi dio beste behin (22-6) eta, gaurkoarekin, 11 neurketa daramatza Eibarko (Gipuzkoa) Astelenan galdu gabe, bi urte pasatxo. Pasa den astean gaizki jokatu zuen Lasoren aurka, baina erakutsi du egun txar bat besterik ez zela izan. Altuna ere hezur-haragizkoa da.
+ info: https://www.berria.eus/kirola/bizi-bizirik-dago-jokin-altuna_2124399_102.html.