Kamera eta akzioa! (23. hartzea)

Altuna III.ak eta Lasok hogeita hirugarren norgehiagoka biziko dute igandean Eibarren, betiko ikusmin berarekin

2018ko urtarrilaren 14an jokatu zuten lehen aldiz Jokin Altunak eta Unai Lasok elkarren aurka. Eibarko Astelena izan zen eta azkenburukoa esku profesionalean ikusmin gehien pizten duen dueluetako bat bihurtu da. Orduan Amezketako aurrelariak Martijarekin jokatu zuen eta Gerendaingoak Albisurekin. Azken emaitza 22-13 izan zen, ASPEko bikotearen alde.

Ordutik, 22 aldiz jokatu dute elkarren aurka: 16 binaka, 3 buruz buru eta beste horrenbeste lau t ‘erdian. Igandean Eibarko Astelenan bi aurrelari mediatikoenen hogeita hirugarren lehia ikusiko dugu. Orain arte Jokin Altunak Unai Lasok baino garaipen gehiago lortu ditu. Altuna III.ak 15 garaipen lortu ditu eta Lasok 7.

Igandean beste kapitulu bat, galduko duzu?

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Volver a los orígenes
Next Post
Presentación de ‘Raquetistas’