«Dario animalia bat da, baina, nirea eginez gero, aukera izango dut»

Peio Etxeberriak gaur ekingo dio Lau eta Erdiko Txapelketari. Final-laurdenetako ligaxkako lehen partida jokatuko du Darioren aurka, Sorian. Iaz, finalerdietara iritsi zen. «Pozik» legoke berriro hori lortuta.

Hainbat pilotariri gertatu bezala, Peio Etxeberriak ere (Zenotz, Nafarroa, 1998) ez ditu jokatu udako torneo nagusiak. Halere, «konforme» dago egindako lanarekin. «Behetik gora» egin duela dio.

-Gaur ekingo diozu Lau eta Erdiko Txapelketari. Nola zaude?

-Ondo nago. Gustura nabil azkenaldian, konfiantzaz. Gainera, denbora izan dut lau eta erdikoa prestatzeko. Zaila izan ohi da lehen partida jokatzea, baina uste dut prest nagoela.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/paperekoa/1855/020/001/2022-10-12/dario-animalia-bat-da-baina-nirea-eginez-gero-aukera-izango-dut.htm.

Etiquetas / Etiketak: Darío, p etxeberria
Previous Post
Apeadero de doble vía
Next Post
Oinatz Bengoetxea: “Es la retirada que había soñado”