Bukatu da binakakoaren ligaxkako lehen itzulia, eta hiru bikotek aldea ireki dute. Hala ere, partida estuak izaten ari dira: galtzaileek 16 tanto baino gehiago egin dituzte batez beste
Berria. Bukatu da binakako txapelketaren lehen itzulia, eta lehen balantzea egiteko garai aproposa da. Orekaren txapelketa behar zuena hautsi egin da, eta bosna garaipenekin dauden hiru bikoteek hanka bat dute finalerdietan. Zortzi garaipenekin sailkatuko lirateke, eta agian zazpirekin ere bai. Hala ere, partiden emaitzei begiratuta, pentsa daitekeen baino estuagoak izan dira.