Gara. Beñat Arzelusek frontisen eginiko ibilbide laburra alde batera utzita, 26 urte dira Donostiako pilotari profesional batek debuta egiten ez zuela, Juantxo Kokaren 1993koaz geroztik. Igandean Iñigo Bikuñak emango du jauzia, hirian bertan, Antiguako Izurun pilota eskolaren eta auzo osoaren ekimenari esker.
«Donostian pilotari bat ateratzea oso zaila izaten da, futbolak erakarmen handiagoa dauka»
